2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Argazkiak eta eskulanak

Kaixo lagunak, egun hauetan zehar jaso ditugun argazkiak argitaratzen ditugu, besteei ere animatzen zaituztegu, ondo izan!!





 









2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

EGUZKI-SISTEMA

Eguzki-sistemarekin jarraituko dugu. Orain arte, Eguzki-sisteman dauden elementuak ikusi ditugu: planetak, kometak, asteroideak, nano-planetak... Hauek ikasteko jolas desberdinak proposatu genizkizuen. Ba al dakizue zer den elementu bakoitza? Ikasi al dituzue planeten izenak? Hauek baldin badakizkizue, goazen aurrera jarraitzera!!

Orain, gaiaren bigarren atalari eutsiko diogu, hau da, Lurraren higidurak eta hauen ondorioak ikasiko ditugu. Horretarako, hainbat jolas proposatzen dizuegu eta ordenean egitea gomendatzen dugu:


Aurkezpena (hau behin baino gehiagotan ikusi ondo ikasteko):
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5506547-errotazioa_translazioa.html


Hizki-zopa:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5520379-lurraren_higidurak.html


Erlazionatu (zuzenak aukeratu):
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5507257-eguzki_sistema.html


Zutabeak lotu:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5507519-lurraren_higidurak.html


Bikoteak aurkitu:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5520441-lurraren_higidurak.html


Gurutzegrama:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5507351-lurraren_higidurak.html



Zuen gustokoa izatea espero dugu.







2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Ortzadarrak!!

 Kaixo lagunak! Hemen gaituzue berriro ere. Zer moduz?  Ortzadarren argazkiak partekatzen dizkizuegu zuen mailakideak zuengana hurbiltzeko asmoz. Zaindu!





















2020(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

asmakizuna

Kaixo, zer moduz oporrak?
Beste asmakizun bat uzten dizuegu, kasu honetan Aritz Egizabalek asmatutakoa, ondo segi!

Animali  hau armiarmaren  lehengusua da. Margolaria da eta dena beltzez margotzen du. 

Katxalotearekin  borrokatzen da. Igerilari  ona eta ezkutaketan hobea. 😜😌

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

Liburuaren eguna

Ostiral ON!!!

Zer moduz neska-mutilak? Gaur, Apirilak 3, Liburuaren eguna ospatzen dugu eta hori dela eta bi ipuinen kontaketa bidaltzen dizkizuegu. Enjoy them!

 20200402_144013.mp4

https://es.calameo.com/read/0010457900e344c8caae6  




ASMAKIZUNA

Kaixo ekipo!!

Lurrek gustoko duen asmakizun bat bidali dit. Ea asmatzen duzuten: 

deitzen      ditu       garrasika       eta,          erantzuten        
    badiozu,        xuxurlaka        hasiko       zaizu.      belarrira;
zure         sekretutxoak      daramatza        nahi     duzun     tokira. Zer da?

    
Orain, bakoitzak bat sortzera animatzen zaituztegu eta ondoren guri (tutoreei) bidali. Asmakizun asko biltzen ditugunean blogean zintzilikatuko ditugu.