2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

EGUZKI-SISTEMA

Kaixo!

Inguruneko gaiarekin jarraitzeko jolas-jarduera desberdinak prestatu ditugu. Hauen helburuak ondorengoak dira:
- Eguzki-sisteman dauden elementuak ezagutu
- Planeten izenak eta ezaugarriak ikasi.

Honetarako, enlazeak atxikitzen dizkizuegu eta ordenean egitea gomendatzen dizuegu. Edukiak ondo ikasteko, menperatzeko, behar duzuten jolasa errepikatu.

VideoQuiz:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5299442-eguzki_sistema.html

Mapa interaktiboa:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5279354-planetak.html

HizkiZopa:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5279439-eguzki_sistema.html

Zutabeak lotu:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5301364-eguzki_sistema.html

Bikoteak aurkitu:
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5339340-planetak.html

Zuen gustukoa izatea espero dugu.


2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Egunon ekipo!

Dena ondo? Eguzki-sistemarekin jarraituz, beste bi bideoen estekak zuekin partekatzen ditugu. Marrazki bizidunak dira eta hauek ikusita ikasketa arinagoa egingo zaizue. Disfrutatu!


https://drive.google.com/file/d/1ZR_Hy6_xQQ5e2INEd2OX_y2tLcGURyuV/view?usp=sharing

https://drive.google.com/file/d/1FQj96q9F84H62ZvMUv2-rL3RcsA3vf5e/view?usp=sharing

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Eguzki-sistema

Kaixo lagunak! zer moduz doa itxialdia? Denak primeran egotea espero dugu. Honenbestez, Boga-boga marinela gaia amaitutzat ematen dugu eta hurrengo gaiari ekingo diogu, hau da, Eguzki-sistema. Berotzen hasteko asmoarekin bi bideotxo eta irudi bat helarazten dizkizuegu, zuen gustokoak izango direlakoan. Gozatu!!

Ene kantak : planetak ikastera
https://www.youtube.com/watch?v=K8Is0y4ermg

Eguzki-sistema
https://www.youtube.com/watch?v=YLlhFZWXf3s






2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

BOGA-BOGA MARINELA

Kaixo guztioi!!


Egoera hau luzatzen ari denez, amaitutzat ematen dugu Boga-Boga marinelaren gaia. Hau errepasatzeko HitzaPasa jolasa (pasapalabra) sortu dugu online jolasteko.  

7 saiakera dituzue hitz bakoitzeko eta ez dago denbora mugarik. Beraz, ondo pentsatu, dena dakizute eta!

Zorte on! Ea zenbat asmatzen  duzuten!


Ondorengo estekan klikatu: 

2020(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

GORPUTZ HEZKUNTZA


Kaixo Danoi:

Hementxe jarri dizuedan link honetan, etxean pasako ditugun egun hauek dibertigarriagoak egiteko joko, jolas, dantza, malabareak etab. proposatzen dizkizuet.


https://sites.google.com/berritzegunenagusia.eus/etxeanikasten/heziketa-fisikoa-educaci%C3%B3n-f%C3%ADsica?authuser=0

Animo!!

Ondo izan
Ainhoa

2020(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

MARTXOAK 8

Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz hitz egin ondoren, historian zehar egon diren emakume esanguratsu batzuei buruzko informazioa bilatu dugu interneten eta bikoteka ala hirunaka lantxo hauek prestatu ditugu. Zenbat ikasi dugun eta zein ongi egin dugun lan!! (LH2A + LH2B)